San Gregorio

2024/06/25

Egun on familiak

Joan den astean, Sorladako San Gregorio Basilikara joan ginen gau bat pasatzera. Ikastetxetik oinez joan ginen gure inguruko mendien ikuspegiaz gozatuz. Hara iritsitakoan, basilikaren inguruan ibilalditxo bat egin genuen, zurezko txabolak egin genituen, musika-emanaldiak, eta, batez ere, denok batera gaua igaro genuen.

Bi egun ikusgarri izan ziren.