Responsive Image

Gure klasean...

Elkarri laguntzen diogu. Handienok txikienen erritmoak errespetatzen ditugu, hauek lagunduz eta aholkuak emanez. Eredu izaten jakin badakigu! Eta txikiok burutazio bikainak izaten ditugu eta handiek ere pila bat ikasten dute gurekin, guri erakusten ikasitako guztia egonkortzen baitute. 

Bakoitzak bere interesak ditu eta gelako, eskolako zein inguruko proposamen anitzei esker ikasten dugu. Ere berean, talde bat osatzen dugu eta taldeko partaide guztiak garrantzitsuak gara, guztiok egiten dugu taldea berezi, bakoitza bakarra eta errepikaezina delako!