Ikaskuntza esanguratsua

Talde izaera

Talde bat osatzen dugu eta taldeko kide guztiak bakarrak eta garrantzitsuak gara. Talde izaera lantzeko talde dinamika desberdinak egiten ditugu.

Zirkulazio librea

 Zirkulazio librean haurrek aukeratzen dute non ibili hainbat arau kontuan hartuz. Metodologia honen aldeko apustua egin dugu hainbat arrazoirengatik:

  • Haurren autonomia lantzen da, erabakiak hartzeko aukera dutelako eta beraien ekintzen ardura hartu behar dutelako.

  • Bakoitzaren erritmoa errespetatzen da, ekintzak hasi eta bukatzeko aukera dutelako.

  • Beraien interesetatik abiatzeko aukera ematen die, norberaren gogo eta nahiak ikaskuntzaren abiapuntu izanik.

  • Haurren arteko elkarrekintza errazten du.

Naturarekin harreman estua

Naturak haurren interesa pizten duela argi dugu eskaintzen dituen baliabide anitzak direla eta. Horregatik, Antzingo eskolan herriko zein inguruko espazioetara joaten gara askotan, haurrei naturaz gozatzeko aukera emanez.

Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image