Martxoak 8

2026/03/10

Martxoaren 8aren harira, Antzingo eskolan ere Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Gure ustez, ezinbestekoa da berdintasuna txikitatik lantzea; horregatik, gure aletxoa jarri nahi izan dugu.

Azkeneko asteetan zehar, ariketa ezberdinak egin ditugu gaia gelan sakonago lantzeko. Besteak beste, historian ezinbestekoak izan diren emakumeen bizitzak ezagutu ditugu, ipuinak irakurri ditugu eta denen artean gaiaren inguruan hausnartu dugu.

Proiektuari amaieraemateko, azkeneko ekintza bezala, harri batzuk morez margotu genituen, ikasle guztiok kalera irten eta herrian zehar utzi genituen.