Plantando plantas - CP Lokiz IP - Ikasnova
Plantando plantas - CP Lokiz IP
Landareak landatzen
2025/03/17
Egun on familiak,
Duela aste batzuk, eskolako bankalak hutsik zeudela ikusita, 1., 2. eta 3. mailako ikasleek, familien laguntzaz, landareak bertan landatzea erabaki genuen. Guztiok batera haziak, landare aromatikoak eta letxugak jarri genituen, kokapena, espazioa... kontuan hartuz. Kurtsoan zehar, landatutakoa zaindu behar dugu hauen garapena nolakoa izan den ikus dezagun.
Eta nork daki, kurtso bukaeran letxugaren bat hartzeko aukera izan dezakegu.