Ostegun lardero

2024/02/14

Kaixo familiak!

Joan den ostegunean, Ostegun Lardero jaia ospatu zen ikastetxe osoan. Oraingo honetan pertsonai mitologikoak, egiptoarrak, boilur biltzaileak  eta zamarrero mozorroak izan genituen. Ikastetxeko gela guztiak herriko kaleetatik kantari atera ginen gure saskiak arrautzez eta txorizoz betetzeko. Ondoren, frontoian hamaiketakoa hartu eta jolas dibertigarrietan aritu ginen familien laguntzari esker.

Bideoa:

https://drive.google.com/file/d/1nwPD2ikPR38xP0mAkiYfEj-GeF8swTaA/view?usp=drive_link