Irakurketa partekatua - CP Lokiz IP - Ikasnova
Irakurketa partekatua - CP Lokiz IP
Irakurketa partekatua
2026/01/23
Irakurketa partekatuak egin ditugu. Irakurketa hauetan, euskarazko ipuinek, hitzak zubi bihurtu dituzte gure harremanetan. Euskararen bizipena eta harreman sare euskalduna indartzea du helburu.
Gainera, emakume idazle eta ilustratzaileen ahotsak erdigunean jarri ditugu. Aniztasuna, dolua, emozioak… ipuinen bitartez lantzea ere, izan dugu helburu.
Elkarrekin irakurriz, euskaraz hazten diren loturak ehundu ditugu.
