Gau Beltza

2026/11/03

Egun on, familiak:

Joan den ostiralean, "Gau Beltza" ospatu genuen eskolan. Horretarako, hainbat jarduera eta tailer egin genituen egun berezi honetarako. Adibidez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek antzerki bat sortu eta antzeztu zuten. 4. eta 5. mailako ikasleek bizkotxo gozo-gozo batzuk prestatu zizkiguten eta, azkenik, Haur Hezkuntzako eta 1., 2. eta 3. mailako ikasleok asko lagundu genuen altarraren dekorazioa egiten.

Argazkietan ikus daitekeen bezala, altar txiki bat sortu genuen eskolako sarreran, Eliak erakutsi zigun mexikar tradizioan oinarrituta, jada gurekin ez dauden pertsonak gogoratzeko.

Mila esker Elia!