Gasteiz - CP Lokiz IP - Ikasnova
Gasteiz - CP Lokiz IP
Gasteiz
2026/11/19
Egun on, familiak:
Atzo Gasteizera joan ginen egun-pasa. Guztiok Museo Arkeologikora joan ginen. Haur Hezkuntzakook eta Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoek oso aurkezpen interesgarria izan genuen, eta gero, buztinarekin objektu desberdinak egin genituen. Bestalde, LHko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Fournier museora joan ginen karten historia ezagutzera. Gainera, karta bat egiteko aukera izan genuen. Horretaz gain, tranbia hartu genuen eta Gasteizko Alde Zaharretik bueltatxo bat eman genuen.
