Delia eta Ninaren bisita

2023/01/13

Kaixo familiak,

Aste honetan, Danimarkako DNS Unibertsitateko bi ikaslek bisitatu gaituzte. Delia, ikasle ohia da eta Nina, Galesetik dator. Biak Pedagogiako azken urtean daude, oso proiektu polit eta berritzaile batean murgilduta.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleok zorte handia izan dugu beraien konpainiaz gozatzeko eta gainera jarduerak erabat ingelesez izan dira. Lanak, The True Cost of Coal, kanpainarekin lotuta egon dira. Ikatza erauztearen aurka doan misioa da, oso praktika suntsitzailea, mundu osoan gero eta handiagoa den elektrizitate-eskaera elikatzeko. Aurkeztu diguten posterra ikusgarria da bisualki, eta benetako konponbideak bilatzeko eta gure egungo egoera aztertzeko kritika gisa balio izan digu.

Beti da atsegina ikasle ohiekin egotea, gauza asko baitauzkate guri irakasteko! Eskerrik asko zuen denbora partekatzeagatik eta bisita atsegin hau egiteagatik.

Datorren astean, hemen izango gara berriro zuen zain.

Besarkada bat.