Sormenezko sukaldaritza - CP Lokiz IP - Ikasnova
Sormenezko sukaldaritza - CP Lokiz IP
Sormenezko sukaldaritza
2023/03/06
Kaixo familiak,
Pasa den ostiralean, martxoak 3, Eneko etorri zen gelara, ogia eta pizzak egitera. Lehenengo ogia amasatu genuen, bolatxo batzuk egin genituen eta igotzen utzi genuen.
Gero, amasa batekin jolasten egon ginen eta oso ongi pasa genuen. Bitartean, Enekok pizza batzuk prestatu zituen eta, txandaka, arrabola pasa genuen. Azkenik, pizza dastatu eta ogia etxera eraman genuen. Ze goxoa! Eskerrik asko, Eneko!