La visita de Pello Añorga - CP Lokiz IP - Ikasnova
La visita de Pello Añorga - CP Lokiz IP
Pello Añorgaren bisita
2022/05/11
Peño Añorga
Aurreko ostiralean, maiatzak 6, Pello Añorga, Oiartzungo idazlea etorri zitzaigun bisitan Antzingo eskolara. Haurrentzat idatzitako hainbat liburu ekarri zituen Pellok maleta batean. Horietako batzuk erakutsi eta beste batzuk irakurri egin zizkigun (Tontolapiko, Munstroek ere egiten dute pixa ohean, Mari txiki supermerkatuan, Gerlari handia...). Ikasleak liluraturik egon ziren entzuten.