Henna

2023/05/08

Egun on!

Joan den ostiralean, Nadia, ikasle baten ama, etorri zitzaigun bisitan henna tailer bat egiteko. Henna kolore gorrixko tindu naturala da, Afrika iparraldean, Ekialde Hurbilean eta Asian erabiltzen da eta zuzenean azalean aplikatzen da diseinu deigarriak sortzeko. Henna zorte ona eta osasunaren sinboloa dela diote. Eskerrik asko Nadia, ze ondo pasa genuen zurekin!