Euskararen eguna

2024/12/12

Egun on familiak,

Joan den abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu zen. Egun horretan, merezitako zubiaz gozatzen ari ginenez, atzo euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Gela bakoitzak abesti bat abestu zuen, irakasleek sorpresa txiki bat eman ziguten eta gero musikaz eta dantzaz gozatu ahal izan genuen.

Primeran pasatu genuen!