Genero indarkeriaren aurkako eguna - CP Lokiz IP - Ikasnova
Genero indarkeriaren aurkako eguna - CP Lokiz IP
Genero indarkeriaren aurkako eguna
2021/11/29
Dinamikak
Alde batetik, gizonen eta emakumeen etiketei buruzko dinamika bat egin genuen. Ikasle bakoitzak ikasgelatik sakabanatutako izenondoetako bat aukeratzen zuen, eta haien ustez zegokion argazkiaren ondoan kokatu behar zuen. Argazkietako batean emakume bat agertzen zen, eta bestean, gizonezko batena. Jarduera amaitzean, argazkiak tokiz aldatzen genituen, eta denen artean ondorioztatu genuen jarritako etiketek kontrako generorako ere baliagarriak izan zitezkela.
Ondoren, bideoforum tertulia bat egin genuen. Genero-berdintasunaren gaiari buruzko bi laburmetrai ikusi genituen: «Ez musu txiki bat indarrez» eta «Lucaren ileordea». Gero, horien inguruan hitz egin genuen.
Bukatzeko, maila ezberdinen arteko taldeak sortu genituen, 4, 5 eta 6.mailako ikasleak eta 1, 2 eta 3. mailako ikasleak, 2 edo 3ko taldeetan elkartuz. Kartel bat egin behar zuten, aurreko jardueretan ikasitakoa islatuz.