Creating comic books

2025/01/31

Egun on familiak,

Aste hauetan zehar, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak, gaztelaniazkoak zein euskarazkoak, idazle eta ilustratzaile bihurtu gara. Gure komikiak ingelesez sortu eta marraztu ditugu. Eskolako sarreran zintzilik utzi ditugu norbaitek irakurri nahi baditu ere. Gustatuko zaizkizuela espero dugu.

 

Ondo izan