Cookbook

2023/03/16

Hello families,

Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren maila bitarteko ikasleak lan handia egiten ari dira eta horren froga bat, ingelesez egin duten errezeta-liburua da. Horrelako idazkiak egiten ikasteko, sukaldaritzari buruz gehiago jakiteko eta errezeta zoragarri horiek prestatzeko balioko duen bilduma bat sortu dute. Denok probatzeko irrikitan gaude!

Jarraibideak gure eguneroko bizitzan agertzen dira, bai eskolan, bai eskolatik kanpo. Beraz, lehendabizi ingelesez "pancake" errezeta bat ikusi eta gero idatzi zuten, egitura, hiztegia eta konektore erabilgarriak ikasteko. Amaitu ondoren, hainbat errezeta idatzi zituzten.

Prozesua amaitzeko, hamarretakoa prestatzea erabaki zuten. Ostiral ederra pasa dute etxeko pizza prestatzen, "hatzak mihazkatzekoa". Baina onena, ikasi duten guztia!

Besarkada bat.