Inauteriak 2022

2022/03/01

Inauteri eguna

Goizean, LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleak mozorratu eta frontoian elkartu ginen. Bertan, bi taldeetan banatu eta herriko etxe ezberdinetara joan ginen abestera eta eskatzera.

"Ostegun lardero aharia bero, hementxe gaude, itxaropenez, etxekoak onak baietz. Emango dizkigu txingarrak, txanponak, arrautzak ogia eta txorizoak. Ostegun lardero, sabela bero, eskatu duguna zuk emanez gero".

Ondoren, eskolara itzuli eta herriko bizilagun ezberdinek emandako produktuak sukaldera eraman genituen, familiek eskola guztirako hamaiketakoa prestatu ahal izateko. Bitartean, frontoian, aldez aurretik prestatutako dantzak egin genituen: zortzikoa, esku dantza eta orpo punta. Bukatzean, bokatak jan genituen eta jolastu ginen bazkal ordura arte.