Pilotariak eskolan

2024/02/15

Egun on familiak.

Gaur bisita bikaina izan dugu eskolan. Jolaserako orduan, bi pilotari profesionalekin jolasteko aukera izan dugu. Gainera, gure galderei erantzun dizkigute, autografoak sinatu dizkigute eta argazki mordoa atera dugu haiekin.

Eskerrik asko Julen eta Peio zuen hurbiltasun eta sinpatiagatik, plazer handia izan da.