Mujer deportista - CP Lokiz IP - Ikasnova
Mujer deportista - CP Lokiz IP
Emakume kirolaria
2025/06/19
Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen duen "EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIAK IKASTETXEETAN" programan parte hartu dugu. Oraingoan Naia Duran Balentzia, waterpolo jokalaria ezagutzeko aukera izan dugu. Bere agindupean ere, zenbait praktika egin ditugu.
Gaur egun emakume kirolari asko daude gure inguruan, baina ondorioztatu dugu, oraindik ere kirol munduan, emakume eta gizonen arteko oreka lortzeko lan handia egiteke dagoela. Horrelako ekintzek, emakumeen kirola sustatzeaz gain, ikusgarritasuna eman nahi diote. Ikastetxean ere, gizartean oreka lortu eta benetako berdintasunaren alde gaude.