Skolae / Hezigarri

Skolae

SKOLAEk Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen lana inspiratu nahi du, ikasle guztiei BERDINTASUNEAN BIZITZEN IKASTEKO aukera emateko.

​Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz.

Hezigarri

PROEDUCAR-HEZIGARRI NAFARROA Hezkuntzako Berrikuntza Programa Berrikuntzako Hezkuntza Programa da, Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatua eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak kudeatua.

​Helburu orokorra da eskola-porrotaren eta eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea, ikastetxe bakoitzak Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin duen lankidetza-kontratuan islatzen den hobekuntza-proiektu bat ezarriz eta gauzatuz.

Responsive Image
Responsive Image