Berriak

Bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, probatu logueatzen

Emaitzak

170 emaitza erakusten
Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen duen

2025/06/19

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Emakume kirolaria

Joan den astean, Lizarrako atletismo pista berriak bisitatzeko aukera izan genuen. Han, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartu ginen, eta atletismoz betetako goiz batez gozatu ahal izan genuen.  Eskerrik asko Iranzu Klubeko kideei modalitate ezberdinak irakasteagatik, oso gustura egon ginen.

2025/06/17

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Atletismo

Egun on familiak  Joan den astean, Sorladako San Gregorio Basilikara joan ginen gau bat pasatzera. Ikastetxetik oinez joan ginen gure inguruko mendien ikuspegiaz gozatuz. Hara iritsitakoan, basilikaren inguruan ibilalditxo bat egin genuen, zurezko txabolak egin genituen, musika-emanaldiak, eta, batez ere, denok batera gaua igaro genuen.  Bi egun ikusgarri izan ziren.

2025/06/12

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

San Gregorio

Egun on familiak,  Gure ikastetxetik, ingurumen hezkuntza eta naturaren babesa bermatu nahi dugu. Horregatik, hainbat erakunde eta elkarterekin harremanetan jarri gara gure proiektua aurrera eramateko.    -Lizarraldeko basozainekin gure ingurunea  aztertzera atera gara.  -NILSA, Nafarroako hondakinen kudeaketa eta ibaien  saneamendurako arduratzen den entitatearen bisita izan dugu ere.

2025/06/04

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Ingurumen hezkuntza

Egun on familiak,  Joan den astean Metauten harana ezagutzeko aukera izan genuen. Bi taldetan banatu ginen: handiak bizikletan eta txikienak autobusean. Horrela, inguruko herriak bisitatu ahal izan genituen. Eskerrik asko Maria eta Abel etxean hartzeagatik eta txondorraren funtzionamendua erakusteagatik.  Oso ondo pasa genuen!

2025/05/26

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Metauten bailara ezagutzen

Beste urte batez, Lizarraldeko landa-eskolen garrantzia ospatzeko eta aldarrikatzeko aukera izan genuen. Oraingoan, ikastetxe guztiak Deikaztelun herrian elkartu ginen eta oso egun dibertigarria eta atsegina igaro genuen.

2025/05/23

Erlojuaren ikonoa Minutu bat baino gutxiago

Lizarraldeko landa eskolen jaia