Ikastetxea - CP Lokiz IP - Ikasnova
Ikastetxea - CP Lokiz IP
Gure eskola
San Fausto Ikastetxe publikoa 1930.urtean jaio zen eta bilakaera anitz bizi izan ditu urte guzti hauetan zehar. 2007tik 2016ra bitarte A-G eredu bakar bezala funtzionatzen zuen eta Antzingo haurrak hartzen zituen. Matrikulazio eskasa zela eta, eskola ixteko aurreikuspenek, Hezkuntza Departamentuarekin kontaktuan jarri eta D eredua eskatzearekin batera zonaldeko ikastetxea bilakatzea lortu zen. Horrela, 2017-2018 ikasturtean 3urtetatik LH 2.mailara bitarteko 8 ikaslek D ereduko lehenengo gela eratu zuten. Bitartean, A ereduan ez zen matrikulaziorik eman. Antzingoak ez ziren A-G ereduko haurrei Lizarrako Remontival ikastetxera joatea zegokien.
Aurten, 3 urteko 7 ikasle berri etorri dira D eredura, horrela bi gela sortu direlarik: Haur Hezkuntza alde batetik eta Lehen Hezkuntza bestetik. Bi klase hauetan, La Berrueza eta Valdega bailaretako ikasleak ditugu.
Berrueza bailarak herri hauek hartzen ditu bere baitan: Otiñano, Mirafuentes, Nazar, Asarta, Ubago, Piedramillera, Sorlada, Mendaza eta Acedo.
Valdega bailarak berriz, honako hauek: Oco, Legaria, Etayo, Olejua, Abaigar, Murieta, Mendilibarri eta Antzin. Desojo eta Espronzedatik ere ikasleak etortzen dira.