ANALIZANDO LAS PLANTAS - CP Lokiz IP - Ikasnova
ANALIZANDO LAS PLANTAS - CP Lokiz IP
LANDAREAK AZTERTZEN
2025/02/12
Egun on familiak,
Duela aste batzuk 2. hiruhilabeteko proiektuarekin hasi ginen: LANDAREAK AZTERTZEN. Proiekturako kalera atera ginen gure ingurua aztertzera. Gainera, zuhaitzen inguruko liburuak aztertu eta gauza berri asko ikasi genituen. Bazenekiten zuhaitz baten enborra moztuz gero, horretan ateratzen diren marra kopurua zuhaitzen urteak adierazten dituela? Aurrerago, proiektuaren bukaerako lana erakutsiko dizuegu, baina momentuz lanean jarraitu behar dugu!